ONGI ETORRI!!

martes, 19 de abril de 2011

Gaitasun digitala

Hemen gaitasun digitalaren inguruan oso ikuspegi desberdinak eskaintzen dituzten bi bideo:



            Lehenengo bideoak teknologia digitalen aukeretaz hitz egiten digu eta hauek hezkuntzan eizan duten eraginaz. Gauzak ikasi eta ikusteko moduak guztiz aldatu dira zeren lehen pentsatu egin behar ziren gauza asko gaur egun ikusi egin daitezke. Dudarik gabe horrek eragina izango du hezkuntzan.

            Ostera, bigarren bideoak, teknologia digitalen aurrean hartu beharreko jarrera zein izan beharko litzatekeen azaltzen digu. Alfabetizazio digitala ordenagailuak erabiltzen jakitea baino askoz gehiago da.  Sarean kontsumitzen duguna nork eraiki duen topatzea eta aztertzea garrantzitsua da sarean dagoen guztiaren atzean interes batzuk daudelako eta azken finean merkatu bat delako. Hori dela eta, jarrera kritiko bat izan behar dugula teknologia berriekin ari garenean. Sarean agertzen den informazio guztia berriro planteatu behar dugu, gure buruari galderak eginez eta informazioa kontrastatuz.
 
            Sarean dagoena interpretatzen ikasi behar dugu. Alfabetizazio digitala ez da bakarrik tresna erabiltzen jakitea, baizik eta kritikoki erabiltzea: jakitea zer behar duzun ikasteko, informazio desberdinak interpretatzea, informazio hori nork sortzen duen jakitea, eta baita komunikatzen jakitea ere. Gainera, gure iritzi eta ekoizpenak publiko egiten ere jakin behar dugu.

domingo, 10 de abril de 2011

Eten digitala

Eten digitala betidanik egon den zerbait da; izan ere, giza talde batzuek, beraien adinagatik, generoagatik, egoera ekonomikoagatik edo ikuspegi kulturalagatik ezin izan dute zenbait teknologiatara hurbildu, ez kontsumitzaile gisa, ezta ekoizle gisa ere.
Beraz, eten digitala ondorengoa litzateke: sarea erabiltzeko aukera duten pertsona, instituzio, gizarte edota herrialdeen eta ez dutenen artean sortzen den desberdintasuna. Hau da, eten digitala teknologia berrien bitartez informaziora, ezagutzara edota hezkuntzara heltzeko dauden aukeren desberdintasunak zehaztuko du. Eten digital hau banatze elementu bihurtzen ari da, pertsona, talde, instituzio eta herrialde batzuen bazterketa eraginez. Gai teknologikoa izan arren, ondorio sozialak dituen gai bihurtzen ari da.

Autoreak eten digitalaren barruan dauden motak azaltzen ditu:

- Ekonomikoa: herrialdeek duten ekonomia mailari buruz hitz egiten du, hau da, herrialde txiro eta aberatsen arteko desberdintzasunaz. Pertsona batek edo gizarte batek duen ekonomia mailak teknologia berrien erabilera baldintzatzen du.
- Hezkuntzaren araberakoa: teknologia berriak erabltzen ikasteko beharrezkoa dugu honi buruzko formakuntza jasotzea. Beraz, formakuntza hau jasotzen ez duena esan dezakegu "analfabetoa" dela ikuspuntu digitaletik begiratuta.
- Hizkuntza maila: sarean gehien erabiltzen den hizkuntza ingelesa da.
- Adinaren araberakoa: adinaren arabera duten teknologia berriei buruzko ezagutza maila debertsifikatua da. Teknologia gauek gehien erabilzten dituztenak gazteak dira.
- Generoaren araberakoa: gizonezkoak dira gehiengo erabiltzaileak.
- Erabiltzaileek duten ezaugarri fisiko eta psikologikoaren araberakoa: hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleek aukera urritzagoak izango dituzte hauek erabiltzerako orduan.

Eten honek eragin handia eta zuzena izango du hezkuntzan. Beraz, prest egon beharko dugu egongo diren aldaketa eta berrikuntzetarako. Eten digitalari aurre egiteko etorkizuneko hiritarrak ez dira bakarrik irakurketa eta idazketan alfabetatu behar izango, baizik eta teknologia berriekin komunikatu eta interakzionatu beharko dute, hauek izango baitira informazioa elkartrukatzeko tresnak XXI.mendean. Alfabetizazio honek eragingo du pertsonok teknologiak instrumentalki erabiltzea, bere erabilpenarekiko jarrera positiboa izatera eta erabilpenaren beharrak ezagutzera. Era berean, jarrera interkultural bat hartu beharko dugu: beste ikuspuntu batzuk eta beste antolamendu sozial batzuk onartuz.

Etorkizuneko ikasleek konpetentzia desberdinak izan beharko dituzte. Horien artean honako hauek ditugu: etengabe aldatzen den ingurune batera moldatzea, taldean lan egitea era kooperatibo batean, iniziatiba berriak izan eta autonomoa izan …

Honetan zeregin handia dago hezkuntzan edozein pertsonak formakuntza bat, alfabetizazio digitala jaso beharko du hauei probetxu osoa ateratzeko. Alfabetizazio hau eten digitala pairatzen duten pertsona horiengana ere zabaldu beharko da.
Honetan, irakaslegoak duen formakuntza oso garrantzitsua izango da IKTak gelara hurbiltzeko. Izan ere, teknologia berriek eskolan lekua izateaz gain, alfabetizazio digitala bermatu behar da.

Testua irakurtzeko egin klik hemen.

lunes, 7 de marzo de 2011

testu birsartua aproba

Web 2.0ren eskutik blogak datoz sarearen filosofia bera, hau da erabiltzaileen parte hartzea bultzatzea, konpartitzen. Sarearen etorkizuna bide horretatik doala dirudi: erabiltzaileok, denok, informazioa jaso eta ekarpenak egiten ditugu. Testuinguru honetan blogak eskolan erabiltzeko ez dira arrazoiak faltako, informazio iturri moduan erabiltzeaz gain geroko hiritarrak informazioaren gizartean parte-hartzeko erremintaz hornitu behar ditu hezkuntza sistemak. Baina, ba dagoz beste argumentu pisutsuak bitakorak erabiltzeko eskolako lanerako:

domingo, 6 de marzo de 2011

Informazioaren gizartea

Gaur egun bizi dugun gizarteari informazioaren gizartea deritzogu. Aurreko gizartea, gizarte industriala deitzen zen, industrian oinarritzen zelako. Beraz, informazioaren gizartean informazioak garrantzia handia hartzen du.

Informazioaren gizartean informazioa sortzea, manipulatzea eta zabaltzea ahalbidetzen duten teknologiek garrantzia handia hartzen dute jarduera sozial, kultural eta ekonomikoak garatzeko orduan. Gaur egungo gizartean informazio gehiena eskuragarri dugu eta ezagutza ematen digu. Horregatik, informazioa boterea ematen duen tresna bihurtu da. Aldaketa bat eman da informazio kontzeptuan.

Teknologia berrien agerpenarekin informazioa sortzaileengandik uruntzen da eta pertsonak ez dira informazioaren jabe. Era berean, informazioa kontsumorako produktu bilakatzen ari da. Horrela, pertsonen bizitza aldatu egin da, baita gizarte osoena ere. Ondorioz, gizarte berri bat sortu da non informazioaren kalitatea, kudeaketa eta abiadura lehiarako ezinbesteko faktore diren. Horrela, IKTek ekonomia baldintzatzen dute bere etapa guztietan eta informazioa merkatuak baldintzaten du.

Bideo bat:

Beste bideo bat:

Informazio gehiagorako egin klik hemen.

martes, 22 de febrero de 2011

The machine is us



Makina gu garela dioenean esan nahi duena da web-a pertsonok sortzen dugula. Lotura bat sortzen dugunean, informazioa argitaratzen dugunean makinari irakasten diogu. Web-ak ez du informazioa elkarlotzen soilik, webak pertsonak jartzen ditu harremanetan, pertsonek osatzen dute web-a. Horregatik, pertsonak irakasten dio makinari. Weba pertsonok osatzen dugu, horregatik gu gara makina. 

Lehenengo web-ak HTMLn idatziak izan ziren. HTMLa web dokumentu baten egitura definitzeko sortua izan zen, elementu estrukturalek osatzen dute. HTML hedatuz joan zen heinean, elementu gehiago txertatuz joan ziren. Horrela, elementu berriek edukien formatua definitzen zuten eta edukia eta formatua banaezinak ziren HTMLn. Ondorioz, erabiltzaileek kode konplexuak ezagutu behar zituzten testu digitalak sortzeko.

XML lengoaia hegagarria da eta bertan formatua eta edukia banatuta daude, horretarako izan zen sortua. XMLn informazio digitala web-etik libreki mugitu daiteke formatua kontuan izan barik. Horrela, erabitzaileek informazioa sortzeko eta webera igotzeko aukera dute. Eta ez testua bakarrik, argazkiak, dokumentuak eta abar ere elkartrukatzeko aukera ematen du. Ondorioz, formatua edukiarengandik banatuta egonik, erabiltzaileek ez dituzte kode konplexuak ezagutu behar interneten edukiak azaltzeko. 

Honegatik guztiagatik bideoan hainbat gauza berriro pentsatzeko eskaintza egiten da. Besteak beste, identitatearen, etikaren, estetikaren, erretorikaren, autoritatearen, pribazitatearen, merkatuaren, maitasunaren eta familiaren inguruan hausnartzera gonbidatzen gaitu. Web 2.0 harremanetan dauden pertsonak osatzen duten espazio berria izanik, horiek bezalako kontzeptuekin web-ean ere kontua izan behar dela esan nahi da.

lunes, 14 de febrero de 2011

web 2.0

Web 2.0 ren inguruko bideo bat.


Informazio gehiago wikipedian aurkitu daiteke. horretarako klik egin hemen:

ongi etorri!

Kattalin naiz, Haur Hezkuntzako ikaslea eta blog honetan IKTen inguruan arituko gara.