ONGI ETORRI!!

domingo, 10 de abril de 2011

Eten digitala

Eten digitala betidanik egon den zerbait da; izan ere, giza talde batzuek, beraien adinagatik, generoagatik, egoera ekonomikoagatik edo ikuspegi kulturalagatik ezin izan dute zenbait teknologiatara hurbildu, ez kontsumitzaile gisa, ezta ekoizle gisa ere.
Beraz, eten digitala ondorengoa litzateke: sarea erabiltzeko aukera duten pertsona, instituzio, gizarte edota herrialdeen eta ez dutenen artean sortzen den desberdintasuna. Hau da, eten digitala teknologia berrien bitartez informaziora, ezagutzara edota hezkuntzara heltzeko dauden aukeren desberdintasunak zehaztuko du. Eten digital hau banatze elementu bihurtzen ari da, pertsona, talde, instituzio eta herrialde batzuen bazterketa eraginez. Gai teknologikoa izan arren, ondorio sozialak dituen gai bihurtzen ari da.

Autoreak eten digitalaren barruan dauden motak azaltzen ditu:

- Ekonomikoa: herrialdeek duten ekonomia mailari buruz hitz egiten du, hau da, herrialde txiro eta aberatsen arteko desberdintzasunaz. Pertsona batek edo gizarte batek duen ekonomia mailak teknologia berrien erabilera baldintzatzen du.
- Hezkuntzaren araberakoa: teknologia berriak erabltzen ikasteko beharrezkoa dugu honi buruzko formakuntza jasotzea. Beraz, formakuntza hau jasotzen ez duena esan dezakegu "analfabetoa" dela ikuspuntu digitaletik begiratuta.
- Hizkuntza maila: sarean gehien erabiltzen den hizkuntza ingelesa da.
- Adinaren araberakoa: adinaren arabera duten teknologia berriei buruzko ezagutza maila debertsifikatua da. Teknologia gauek gehien erabilzten dituztenak gazteak dira.
- Generoaren araberakoa: gizonezkoak dira gehiengo erabiltzaileak.
- Erabiltzaileek duten ezaugarri fisiko eta psikologikoaren araberakoa: hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleek aukera urritzagoak izango dituzte hauek erabiltzerako orduan.

Eten honek eragin handia eta zuzena izango du hezkuntzan. Beraz, prest egon beharko dugu egongo diren aldaketa eta berrikuntzetarako. Eten digitalari aurre egiteko etorkizuneko hiritarrak ez dira bakarrik irakurketa eta idazketan alfabetatu behar izango, baizik eta teknologia berriekin komunikatu eta interakzionatu beharko dute, hauek izango baitira informazioa elkartrukatzeko tresnak XXI.mendean. Alfabetizazio honek eragingo du pertsonok teknologiak instrumentalki erabiltzea, bere erabilpenarekiko jarrera positiboa izatera eta erabilpenaren beharrak ezagutzera. Era berean, jarrera interkultural bat hartu beharko dugu: beste ikuspuntu batzuk eta beste antolamendu sozial batzuk onartuz.

Etorkizuneko ikasleek konpetentzia desberdinak izan beharko dituzte. Horien artean honako hauek ditugu: etengabe aldatzen den ingurune batera moldatzea, taldean lan egitea era kooperatibo batean, iniziatiba berriak izan eta autonomoa izan …

Honetan zeregin handia dago hezkuntzan edozein pertsonak formakuntza bat, alfabetizazio digitala jaso beharko du hauei probetxu osoa ateratzeko. Alfabetizazio hau eten digitala pairatzen duten pertsona horiengana ere zabaldu beharko da.
Honetan, irakaslegoak duen formakuntza oso garrantzitsua izango da IKTak gelara hurbiltzeko. Izan ere, teknologia berriek eskolan lekua izateaz gain, alfabetizazio digitala bermatu behar da.

Testua irakurtzeko egin klik hemen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario