ONGI ETORRI!!

martes, 19 de abril de 2011

Gaitasun digitala

Hemen gaitasun digitalaren inguruan oso ikuspegi desberdinak eskaintzen dituzten bi bideo:



            Lehenengo bideoak teknologia digitalen aukeretaz hitz egiten digu eta hauek hezkuntzan eizan duten eraginaz. Gauzak ikasi eta ikusteko moduak guztiz aldatu dira zeren lehen pentsatu egin behar ziren gauza asko gaur egun ikusi egin daitezke. Dudarik gabe horrek eragina izango du hezkuntzan.

            Ostera, bigarren bideoak, teknologia digitalen aurrean hartu beharreko jarrera zein izan beharko litzatekeen azaltzen digu. Alfabetizazio digitala ordenagailuak erabiltzen jakitea baino askoz gehiago da.  Sarean kontsumitzen duguna nork eraiki duen topatzea eta aztertzea garrantzitsua da sarean dagoen guztiaren atzean interes batzuk daudelako eta azken finean merkatu bat delako. Hori dela eta, jarrera kritiko bat izan behar dugula teknologia berriekin ari garenean. Sarean agertzen den informazio guztia berriro planteatu behar dugu, gure buruari galderak eginez eta informazioa kontrastatuz.
 
            Sarean dagoena interpretatzen ikasi behar dugu. Alfabetizazio digitala ez da bakarrik tresna erabiltzen jakitea, baizik eta kritikoki erabiltzea: jakitea zer behar duzun ikasteko, informazio desberdinak interpretatzea, informazio hori nork sortzen duen jakitea, eta baita komunikatzen jakitea ere. Gainera, gure iritzi eta ekoizpenak publiko egiten ere jakin behar dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario